LITERATURA

XIX. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XIX. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka sortu du idazle berrientzat. Bekak, 6.000 euroko diru-laguntza izango du. Proiektuak, 2016ko ekainaren 30a arte bidal litezke helbide honetara: kultura@beasain.net

Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak.

Deialdian edonork parte har lezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete beharko dira: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako narratiban liburu bat baino gehiago ez izatea.

Parte-hartzaile bakoitzak, lau kopia eta bere benetako izena agerian jarri gabe, ondorengo agiriak aurkeztu behar ditu bere proiektuarekin batera: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab; Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; Gutunazal itxia (ale bakarra), kanpoko aldean idazlanaren izenburua izango duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez, idazlan amaitua Beasaingo Udalari helarazteko.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button