Nontzeberri

XIV. Tene Mujika beka abian da

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XIV. Tene Mujika beka abiatu dute beste behin, 6.000 euroko diru-laguntzarekin. Lanok abenduaren 9era arte bidaliko dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus.

Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…).

Lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Proiektu bakoitzarekin egilearen edo egileen curriculum laburra, eta harremanetan jartzeko helbide eta abarrak jarriko dira. Egin nahi den lanaren azalpena ere bidaliko da (3-6 orri bitarteko luzerakoa), eta lagina (15-20 orrialde bitartekoa). Proiektuak aztertzean testuaren kalitatea, informazioaren zehaztasuna, ikerketaren berritasuna, iturrien aberastasuna eta abar hartuko dira kontuan.

Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabette Garmendiak  osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2020ko urtarrila amaitu baino lehen.

Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez, idazlan amaitua antolatzaileei helarazteko.

Exit mobile version