BESTELAKOAK

Antton Valverde, Miren Agur Meabe eta Anjel Lertxundi, Arriaga Antzokian

Antton Valverdek eta Miren Agur Meabek, Anjel Lertxundiren laguntzaz, musika eta poesia errezitaldia egingo dute gaur, Bilboko Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera.

Hitzak hots izenburupean, Valverdek zortzi kantu berri sortu ditu, bost euskal emakumeren berbekin eta poemekin apainduak: “Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Arantxa Urretabizkaia eta Arriaga Antzokiko errezitaldian bere ahotsa eta sorkuntzarako gustu bikaina jarriko dituen Miren Agur Meabe bera”.

Ekitaldia Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak ondu dute, Literatura eta Musika Euskaraz programaren baitan. Arriagako Gelatxoetan izango da literatura- eta musika-hitzordu berezi hau.

Informazio gehiago: teatroarriaga.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button