ESZENA

“Xiru” festibala aste honetan abian, Xiberoan

Apirilaren 19tik 21era, Abotia elkarteak antolatuta,  Xiru festibalaren 30. edizioa abiatuko da Xiberoko Gotaine-Irabarne eta Altzürükü herrietan. Hiru egunez, hainbat kontzertu eta ikusgarri atondu dira musika eta sorkuntza bultzatzen dituen festibalaren programazioaren baitan. Aurtengo lema Herri batetik bestera izango da.

Ikusgarrien artean honakoak izango dituzue gozagarri: Dantzaz Konpainiaren Basoa izeneko obra. Bilboko aurtengo Loraldian Dantzaz konpainiak koreografia horren estreinaldia egin zuen. Josu Mugika izan da koreografia honen sortzailea eta Iñaki Salvadorrek egin du soinu banda. Artea norbera salbatu eta mundua eraldatzeko modua izan daitekeela erakutsi zuten obraren bidez. Lan ederra eta garaikidea.
Bestetik, Kabaret Berria ikusi ahalko da Altzürükün Mikel Martinez, Dominika Rekalt, Hor Hor eta Xiberoko aktore kantariekin.

Beste hitzorduen gaineko informazioa: Abotia elkartea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button