BERTSOTAN

Xilabaren lehen finalerdia Larresoron

Muskildin abiatu zen Xilaba, eta Senperetik eta Aiherratik pasa ondoren, datorren igandean urriaren 26, Larresorora iritsiko da, eta hor Xilabaren lehen finalerdia jokatuko da. Saioa 17:00etan hasiko da. 

Bertan jokatuko den finalerdian Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Xan Alkhat eta Ortzi Idoate bertsolariak arituko dira, Maiana Irigoyen gai-emaile aginduetara.

Berrehun puntutarainoko sailkapena horrela dago oraingoz:  Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Ramuntxo Christy, Maddi Sarasua, Aitor Servier, Xan Alkhat eta Patxi Iriart. Atzetik, Ortzi Idoate, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Battitt Crouspeyre, Ortzi Murua, Lur Renteria eta Miren Artetxe.

Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus/xilaba eta www.bertsoa.com  atarietan jarraitu ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button