BERTSOTAN

Xilaba udazkeneko Bersulari Txapelketa Gameren hasiko da

Iparraldeko Bertsolari Txapelketako Taldekako Xilaba abiatuko da datorren urriaren 12 ostiralez, Zuberoako Gamere-Zihigan, eta abenduaren 1ean bukatuko da, Nafarroa Behereko Baigorrin egingo den final handiarekin.

Aurten Zuberoa, Lapurdi eta Behe Nafarroako 44 bertsolarik hartuko dute parte, 11 saioetan, eta horietatik bostek lortuko dituzte ondorengo fasean egingo diren 2 finalerdietarako paseak.

Aurten berrikuntzarekin dator Xilaba, eta aldiro 2 talde izango dira kantuan, eta hirugarren talde bat entzulerian epaile lanetan. Gainera, ostatu giroan egingo dituzte saioak ohiko giro formaletik ihesi. Hala, taldeei ere izenak jarri dizkiote: Ezkorbrutak, Tirrit, Mattinsalto, Dilindan, Kosta ala kosta, Eskukula edota Sasibertsolariak, esaterako.

Urriaren 12ko lehen norgehiagokan, Kantiniersak (Joanes Etrxebarria, Johaiñe Sarrailet, Haitz Capot eta Xan Alkhat) eta Ostatu Batuak (Irati Alcantarilla, Egoitz Zelaia, Uxue Larrukert, Garbiñe Beraetxe eta Josu Txoperena) bersulariak izango dira aurrez aurre, Gamere Ostatuan, 20:00etan.

https://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/xilaba-2018/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button