BERTSOTAN

Xilaba txapelketa Aiziritzera doa

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Xilaba, eta datorren igandean, azaroaren 2an, Aiziritzera iritsiko da. Bertan jokatuko den bigarren finalerdian Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy bertsolariak neurtuko dira. Saioa 17:00etan hasiko da.  Bertan erabakiko da, Larresoroko finalerdian irabazle izan zen Sustrai Colinarekin batera, nortzuk izango diren Baionako finalean kantatuko duten beste bost bertsolariak.

Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus/xilaba atarian jarraitu ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button