BESTELAKOAK

XIII. Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Saria bidean da

EHUk eta Soziolinguistika Klusterrak XIII. Txillardegi-Hausnartu Saria bidean jarri dute. Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Euskararen soziolinguistikako ikerketak eta gogoetak aurkeztu daitezke irailaren 18ra arte .

Ekimenak euskal soziolinguistikaren ikerlarien lana bultzatzea eta ikerlari berriak eremu honetara biltzea ere nahi du, bai eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista handia omendu ere. Eta horretarako “euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke sarietara, beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik.”
Diziplina desberdinetako ikerkuntzak onartuko dira: soziologia, hizkuntzalaritza, zientzia politikoak, psikologia, antropologia edo komunikazio-zientziak.

2020ko edizioan irabazleentzat sariak honakoak izango dira: Lehen saria, 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat; Bigarren saria, 1.300 euro; eta Hirugarren saria, 1.000 euro.

Parte hartzeko betebeharrak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button