IKUS-ENTZUN

XIII. Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia bertan behera

Animadeba Elkarteak, Debako Udalarekin batera, XIII. Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia, Animadeba, bertan behera uztea erabaki du, pandemia honek eragin duen ziurgabetasuna dela eta.

Nahiz eta, momentuz, osasun agintariek ekitaldia etetera ez behartu, ez bidaiatzeko emandako gomendioek, aretoko edukiera murrizketek eta garbitasun neurri gogorrek zaila jarri dute irailaren 3tik 6ra ospatuko litzatekeen ekitaldia normaltasunez gauzatzea.
Animadebako antolatzaileek erabaki gogorra hartu arren, momentu honetan bertan zinemaldiko taldea lanean ari da Animadeba 2021 antolatzen.

Animadeba hamarkada luzeko ibilbide arrakastatsuaren ostean, mostra izateari utzi zion joan den urtean eta nazioarteko jaialdi bihurtu zen. Joan den urtean, ekainaren 19an hasi eta  23ra bitarte luzatu zen Debako herrian. Joan den urteko edizioan Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiak parte-hartze marka guztiak gainditu zituen, eta ia 1400 film jaso zituen. Hamar film laburrek parte hartu zuten Sail Ofizialean eta beste hainbeste Nuevos Realizadores-Zuzendari Berriak EHU sailean. Sekzio Ofizialean hautatuak izan ziren 10 proposamenek 500 euroko saria jaso zuten lehiaketan hautatuak izateagatik.

Banatu ziren sariak honakoak izan ziren: Film Laburrik onena, Gidoirik onena, eta Ikuslearen Saria. Gazte zein helduei zuzenduriko animaziozko film luze eta film laburren proiekzioez gain, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta klase magistralak eskaini zituen jaialdiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button