IKUS-ENTZUN

Katalunian Euskal Zinema Jaialdia egiten ari da

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia, ZinemaldiaCat, aste honetan egiten ari da, eta igandera bitartean, hamar euskal film  (sei dokumental eta lau fikziozko) lehiatuko dira bere 12. edizioan.

Euskal zinemagintzaren izen esanguratsu batzuk bilduko dira aste honetan Bartzelonan, hala nola, Juanma Bajo Ulloa, Helena Taberna, Jon Maia, Haritz Zubillaga edota Koldo Serra. Hauek guztiak, zuzendari, aktore, gidoilari eta ekoizleak emanaldietan izango dira. Hortaz, emanaldiekin batera, solasaldiez gozatzeko aukera ere izango da.
Jaialdiak Euskal Herriko topikoak apurtu nahi ditu eta bertan egindako zinema “ez dela soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua” erakutsi nahi da.

Betiko lez, sail ofizialetatik kanpo hainbat proposamen ezberdin eskainiko dira, hala nola, AlterZinemaldia, edo Kalebegiak egitasmoko hamabi film laburrak ere. Pantailaratuko diren hamar filmak honakoak dira: Rockanrollers, Iragan gunea Berlin, Gutik zura, Voces de papel, Pedaló, Irrintziaren oihartzunak, Acantilado, Igelak,  El ataúd de cristal, eta Gernika.
Genero bakoitzean Urrezko Txapela emango da eta euskarazko film onenari ere emango zaio beste sari nagusi bat.
Beste aldetik, hainbat film ezagunen kokalekuak eta sekretuak ezagutzera emango dira bertan, eta Igelak filmaren soinu banda zuzenean eskainiko du Gatibu taldeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button