BESTELAKOAK

XI. Juan San Martin beka

Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen lagun­tzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du. 

XI. Juan San Martin Bekaren 2013ko edizioak kazetaritza izango du aztergai. Lanak aurkezteko epea irailaren 2tik urriaren 11ra bitartean izango da. Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira eta originala eta argitaratu gabea izan behar dira. Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita. Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea. Eskaera-orriarekin batera, espediente akademikoa, curriculuma, titulazioa eta merituen egiaztagiriak ekarri behar dira. Lantaldeak izanez gero, partaide guztienak.
Dokumentu horiekin batera gaiaren azalpena eta proiektua ekarri behar dira ahalik eta zehatzen; proiektua gehienez 15 orrialdekoa izango da.

Deialdiaren datu guztiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude argitaratuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button