Nontzeberri

Xerezaderen Artxiboa literatur podcastaren jaia

Aurten lau urte beteko ditu Xerezaderen Artxiboa literatur podcastak eta, aurreko urteetan egin duten moduan, lagunekin eta gonbidatu batzuekin jaia egingo dute.

Xerezaderen Artxiboaren jaia,  maiatzaren 8an izango da, arratsaldeko 20:00etan, Hika Ateneoko gela txikian.

Ospakizun horretan zuzenean irakurriko dituzte literatur testu batzuk  (Alice Walker-en Egunero irakurtzeko, Ez egin tiro piano-jotzaileari , Xabier Landabidea eta Eneko Olazabal, Foaf tale, Julen Gabiria, eta abar),  eta gero astia izango da elkarrekin egoteko.

Xerezaderen Artxiboa literatur podcastak Jasone Larrinagak eta Ana I. Moralesek egiten dute Bilbo Hiria Irratiko estudioan. Saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 17:00etan.

Exit mobile version