IKUS-ENTZUN

Luis Garcia Berlangari buruzko zikloa, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroko Zinematekak Luis Garcia Berlanga. XX. mendearen kronista ziklo berria estreinatuko du aste honetan, eta ekainaren 17ra bitartean, bere mendeurrena ospatzeko, zinegile horren filmik enblematikoenetako batzuk ikusteko parada eskainiko du.

Programa Esa pareja feliz (1951) zuzendari valentziarraren opera primarekin hasiko da bihar, apirilak 13. Ostegunean, beste saio bat egongo da, 19:00etan. “1950eko hamarkadako Madrilen, Juan eta Carmen senar-emazte apalak berriz alokatutako gela batean bizi dira, sukaldeko eskubidearekin. Andrea sinetsita dago beren arazoak loteriaren edo lehiaketen bidez konponduko direla, eta Florit xaboi-markak egia bihurtuko du ametsa: bikote zoriontsu hautatuko ditu, hogeita lau orduz senar-emazte burges eta aberats baten bizimoduaz goza dezaten.”

Ondoren, Bienvenido Míster Marshall (1953) lana iritsiko da, Cannesko Zinemaldian saritua, 50eko hamarkadako Espainiako zinemaren ikur gisan historiara pasa dena. Geroago ziklo honetan programatutako beste titulu batzuk helduko dira, hala nola Calabuch (1956), Los jueves, milagro (1957) eta Plácido (1961), desarrollismoaren gizartearen erretratu direnak, bai eta El verdugo (1963), La escopeta nacional (1978) edota Patrimonio nacional (1981) ere.
Zikloa hiru Goya sari eskuratutako Todos a la cárcel (1993) lanarekin amaituko da.

Ordutegia, egunak eta bestelakoak jakiteko: Azkuna Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button