ARTEA

Xanon galerian Maria Luisa de Mendoza eta Manuel Mediavilla artistak

Bilboko Xanon galeriak ikasturte honetako ibilbidea abiatuko du Maria Luisa de Mendoza eta Manuel Mediavilla artisten lanekin. Joan den astean inauguratu zen erakusketa hori eta azaroaren 16ra bitartean ikusi ahalko da.

Maria Luisa de Mendozak (Badajoz, 1968) duela hamar urte ekin zion erakusketak antolatzeari eta bere lana erakusteari. Garai hartan, hiria islatzen zuen modu hiperrealistan, gerora, garatuz joan zen bitartean. Halarik ere, hari batek lotzen du bere lana: arkitekturak eta pusketa gorriak daude.

Bere erreferentziak Italiako metafisikoak dira, modu berezian Giorgio de Chirico. Bere hiri-paisaietan egunerokotasunaren gakoa argitzen du unibertsoaren mundura eta abstrakziora heldu ahal izateko. Lana fintzen den heinean, azaleko guztia diluitu egiten da. Arkitekturak, hiri-espazio eskergak, desolatuak, eta gizairudirik gabekoak dira bere obsesioak.

Manuel Mediavillak (Malaga, 1972) bere aldetik, eskulturak egiten ditu, mitologia eta errealitatearen artean daudenak, estilo klasikoa eta garaikideak nahastuz. Hibridazio prozedura harrigarriaren ostean bere eskultura klasikoak pop estilora hurbiltzen dira.

Mestizaia ariketa formal eta kontzeptual honek  kitsch eta finezia, gizatiarra eta itsastarra, egunerokoa eta zoragarria uztartzen ditu. Horrela artea eta bizitza, modu sinbolikoan nahasten dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button