ARTEA

Emakume artisten hitzaldiak, Bilbaoarten

Bilbaoarte zentroak emakume artisten hitzaldi-zikloa ondu du, Zirkulua izenburupean. Guztira, zazpi hitzaldi izango dira, bi jada egin dira, Usoa Fullaondo eta Irantzu Antona artistenak, hain zuzen.

Bilbaoarteren arabera, “Zirkulua zirkunferentziaren modura, errepresentazio zikliko edo toki geometriko bat, tokirik ez duen hasiera eta amaiera, mugarik gabe errepikatzen dena, bateratze bat, toki berdinean bildu eta interesak bateratzen dituzten pertsona multzo bat”.

Hurrengo hitzaldia martxoaren 18an izango da, Naia Castilloren eskutik. Usoa Fullaondo, berriz, aurkezle arituko da, 17:00etatik aurrera.

Gainerakoak hauexek izango dira: Apirilaren 15ean, Gentz Del Valle; maiatzaren 13an, Sra Polaroiska; ekainaren 3an, Mabi Revuelta; eta, azkenik, ekainaren 24an, Zuhar Iruretagoiena.

Hiltzaldiok, euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira. “Horrela bateragune bat sortzen da, bilkurarako, entzuteko… Ohiko hitzaldien formatu klasikoa apurtuz; elkartze hau berreskuratu eta pertsonatik artelanerako hurbilketa erraztuz”.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button