Nontzeberri

Xan Medinaren fauna koloretsua, Donostian

Berlinen bizi den Xan Medina artista espainiarrak bere margolan probokatzaile eta intimistak paratu ditu Donostiako KUR galerian. Coto de Doñanan jaiotakoa da Medina, eta bere obran elementu garrantzitsua da fauna. Erakusketa zabalik dago martxoaren 30era arte.

Animaliekiko ageriko interes horrek fabula genero literarioarekin lotzen da, izan ere, bietan agertzen dira irudimen eta sakontasun psikologiko handia duten animaliazko pertsonaiak.

Artistaren hitzetan: “Nire obrak fabula txikiak dira. Nire ustez, animalien munduaren itxura tragiko era gordinak oso ondo islatzen du gizakiak, egun, bizi duen zalantza, krisi eta drama unea”.

Bere koadroetan, artistaren barru koloretsua irudikatzen da, pintzeladen bitartez. Margolan horietan, muturrak biziki ondo uztartzen dira, artistaren eguneroko pertsonala osatuz: edertasuna eta eskatologia, ludikoa eta tragikoa, edo haurren kontuak eta laztura. Medinak bere konposizioen dramatismora biziki ondo egokitzen den teknika aparta erabiltzen du.

Exit mobile version