BERTSOTAN

“Xamoa” onena Azpeitian eta Beñat Lizaso Lasarte-Orian

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu zen larunbatean Azpeitian. Xamoa izan zen onena Azpeitian eta horri esker, zuzenean sailkatu da azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenetako saiorako, Iñaki Apalategi eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste lau bertsolarirekin.

Igandean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren saioa jokatu zen. Sei bertsolari borrokan, eta azkenean Beñat Lizasok bildu zituen puntu gehien; atzetik, Maider Arregi eta Mikel Artola sailkatu ziren. Azpeitiarrak final laurdenetarako sailkatzea lortu du.

Datorren larunbatean laugarren final zortzirena jokatuko da Elgoibarren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button