MUSIKA

Lain taldeak “Tximeletak” askatu ditu

Lain talde gipuzkoarrak hirugarren lana plazaratu berri du, Tximeletak (Baga Biga). Taldeak rockaren aldeko joera nabarmenagoa erakutsi lan berri honetan.

Zazpikotea Billabonan eratu zen 2008an, eta 2009an, Gazte Maketa Lehiaketa irabazi zuen. Urte berean, estreinako lan homonimoa argitaratu zuten, eta 2011n, Leihoak.

Tximeletak, berriz, taldearen hirugarren diskoa da, eta 2015eko martxoa eta apirila bitartean grabatu zuten, Eñaut Gaztagañagaren gidaritzapean, Zestoak Gazain estudioetan. Masterizazioaz, berriz, Estanis Elorza arduratu da.

Leire Berasaluze (ahotsa), Kristina Aranzabe (ahotsa), Javi Rivero (baxua), Jon Altuna (bateria), Joseba De Arriba (gitarra) eta Mikel Benito (gitarra) musikariek oraingoan disko rockzaleagoa idatzi dute, eskuratutako eskarmentuaren ondorioz. Hala, pop esparrutik urrundu, eta zerbait landuagoa eta pertsonalagoa grabatu dute, batez ere taldekide guztiek parte hartu dutelako sormen-prozesuan.

Hil honetan diskoa aurkeztuko dute zuzenean: larunbatean, hilak 9, Tolosako Bonberenean izango dira, zenbait kolaboratzailerekin batera; 23an, Zamudion eta 30ean, Azpeitian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button