ESZENA

Xake bizidun baten bertsio berezia

Gaur, Lekeitioko Kaleka jaialdiaren barruan, Olatz de Andres egilearen The Big Game lana ikusteko parada egongo da.

Obra koreografiko horrek xake bizidun baten bertsio berezia proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude. Obraren oinarrian, “koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz”.
Proiektu honen sorkuntza prozesua konpainiaren dantzari talde nukleo batekin garatu da eta ikuskizunaren aurreko zortzi egunetan zehar, inguruko interprete gonbidatuekin landu egin da, tailer baten bidez, 19ko aurkezpenerako. 2016an Azkuna Zentroko Amphitryon programaren laguntza jaso zuen The Endgame piezarekin hasitako bilaketaren jarraipena da lan hau.

Dantzari eta koreografo bezala egindako ibilbidearen ondoren, Olatz de Andrések Lŏkke konpainia sortu zuen. Lŏkke “leku imaginario bat da, posibleak bizi diren toki bat. Bere proposamen artistikoetako bilaketa ez eguneroko koreografikoak sortzean ardazten da, gelditasuna mugimenduarekin erlazionatzean eta indibidualaren eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastean.”
Bere sorkuntza batzuk: The Big Game (2019), Eu Sou Passageiro (2018), The Endgame (2016), The Game (2015), Bardo (2015),…  Lan horiek Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Alemanian eta Italian aurkeztu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu