MUSIKA

Xabier Montoiarekin solasaldia, Soraluzen

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak hil honetarako prestatu duen egitaraua iragarri du. Hala, gaur bertan, Xabier Montoia idazle eta musikaria literaturaz eta musikaz arituko da Soraluzeko Gaztelupekon, 19:00etan.

Ostiralean, Jimmy Barnatan & The Coconers taldea Eibarko Coliseo Antzokian izango da. Barnatanek country, blues, rockbilly eta swing estiloak jorratzen ditu, eta Room 13 hirugarren diskoa aurkeztuko du Eibarren. Disko horretan, gainera, aipatutako estiloko kantuez gain, irrati-nobela ere badakar. Irrati-nobelan Álex Ángulo, Adriana Ugarte eta El Gran Wyoming aktoreek parte hartu dute, izan ere, Barnatanek ibilbide oparoa egin du zinean eta telebistan; esaterako, Alex De La Iglesia zinegile bilbotarraren El Día de la Bestia filmean parte hartu zuen.

Larunbatean, beste bi kontzertu ondu ditu Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak: Irungo Broken Brothers Brass Band (jazz eta hip hop)  Ermuko Lobiano kultur etxean, eta Jon Gurrutxaga Azkoitiko Matadeixen. Gurrutxagak Hitz Lauz bere bakarkako lehenengo lana aurkeztuko du. Horretaz gainera, hilaren 23an, Tolosako Bonberenean izango da Morau eta Beñardo bikotearekin batera.

Azkenik, hilaren 27an, hitzordu literario berri bat izango da Soraluzeko Gaztelupekon, oraintsu Kapital Publikoa poema-liburua argitaratu duen Jose Luis Otamendiren errezitaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button