ESZENA

Aiko taldeak "Urraska" proeiktua aurkeztu du gaur goizean

Aurkezpena musika eta dantzarekin hasi da, nola bestela?
Aiko taldea dago egitasmo txukunaren atzean, gure musika eta tradizioaren hedatzea helburu duen Aiko taldea, hain zuzen.
Oraingo honetan, talde honek Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik-A new recording of the basque jauziak dances collected by Sagaseta dokumental eta diskografia ikerketa lana aurkeztu du. Edizio hau Nevadako Eusko Ikaskuntzen Zentroaren kolaborazioarekin argitaratu da eta bertan Asier Garcia (danborra), Aitor Furundarena (eskusoinua), Sabin Bikandi (txistua eta danbolina) eta Patxi Laborda (dantza pausuak markatzen) adituen lan eskerga bildu da.

Miguel Angel Sagaseta Arizteguik Behe Nafarroako dantza tradizionalaren koreografian jauziek duten garrantzia oinarrian hartuta sortu da lan hau. Urraska-k jasotzen duen material itzelagatik liburu bat, CD bikoitz bat, DVD bat eta dantza pausuen poltsikoko gida bat atera dituzte aikotarrek.

Bilduma honen aurkezpena ekainaren 12an egingo da Durangon, Dantzazale Eguna 2010 ospakizunarekin batera Aiko taldearen eskutik. Durangoko Kafe Antzokian izango da erromeria tradizional hau ikasturteari amaiera emanez eta bertan bilduko dira, tailer eta ikastaroetan parte hartu duten ikasleak eta zaleak.
Seguruenik jauzien errekorra apurtu nahi izango dute bertan biltzen direnek, dantza eta dantza eginez.
Animo!

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button