LITERATURA

“Xabier Lizardi Haur Ipuin Lehiaketa” sariaren deialdia egin du Zarauzko Udalak

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, Xabier Lizardi Haur Ipuin Lehiaketa Saria antolatu du Zarauzko Kultura Sailak. Gaztetxoentzako literatura suspertzea helburu du ekimenak eta 18 urtetik gorako egileei zuzenduta dago.

Lehiaketaren hogeita zortzigarren edizio honetan bakarra izango da saria, 4.000 eurokoa, hain zuzen. Gainera, saritutako lana argitaratu egingo da eta Zarauzko Udalak lanaren 2.500 ale kaleratuko ditu. Hala ere, saria lan bakar bati eman arren, aipamen bat edo gehiago egin ditzake epaimahaiak hala ikusten badu, eta beste zenbait lanen bikaintasuna adierazi lezake. Sariduna 2020ko urtarrilean emango da jakitera.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da, eta Zarauzko Udaleko Kultura Sailera bidali beharko dira.

Lehiaketaren oinarriak eta xehetasun oro hementxe

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button