BESTELAKOAK

Xabier Leteri omenaldi handia egingo diote Bilbon

Xabier Lete joan den abenduaren 4an hil zen. Literatura nahiz musikaren alorrean, ekarpen aparta egin zion euskal kulturari. Honen heriotzaren lehenengo urteurrenean, euskal musikari, poeta eta bertsolariek bat egin dute kantariari omenaldia egiteko Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. Hala, urriaren 8an, larunbatez, Euskalduna Jauregian ekitaldi erraldoia egingo da.

Gaur goizean aurkeztu dute ekimena Bilbon ekimena. Bertan Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Kirmen Uribe idazlea, Amaia Zubiria eta Petti kantariak, eta Joxeanjel Arbelaitz emanaldiaren antolatzailea izan dira.

Hondarribia, Oiartzun, Arantzazu, Usurbil, Iruñea eta Baionan lortutako arrakasta handiaren ondoren, abenduaren 4a arte Urnieta, Donibane Garazi, Gasteiz eta Donostia bisitatuko dituen biraren barruan antolatu da kontzertu hau.

“Kontzertu sorta honen bitartez, gure mirespena azaldu nahi diogu, euskal kultura maitatu eta doinu eta poemen bitartez, maitasun hori era askotako musikazaleei txertatu zien musikagile handi horri. Lete euskal musikaririk maitatuenetakoa izan zen publikoarentzat eta guretzat, bere lankide izan ginenontzat”, azaldu dute Uribek eta Pettik.

Ekitaldian, Mikel Urdangarin, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Jabier Muguruza, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Arantxa Irazusta, Petti, Alex Sardui, Erramun Martikorena, Kirmen Uribe, Unai Iturriaga eta Igor Elortza taularatuko dira, Letek sortutako doinuak eta poemak berrinterpretatzeko asmoz. Horiek guztiek Karlos Gimenez (pianoa), Joxan Goikoetxea (teklatua), Francisco Herrero (biolina), Luis Fernandez (biolontxeloa) eta Txema Garces (gitarra) eta Xanet Arozena (gitarra) musikarien laguntza izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button