BERTSOTAN

Bertsoa eta hip-hopa

Debako Plaza Zaharrean, Oskar Estanga bertsolari eta musikariak Errimatuz, garenera arrimatuz hip-hop ikuskizuna egingo du gaur berton, 22:00etan.

Lanku enpresaren laguntzarekin, hip-hop tankerako kantu batzuk ondu ditu Estangak bertsoarekin nahasteko, beti ere gitarraren laguntzarekin.
Baina kantatu ez ezik, Estangak azalpenak ere ematen ditu emanaldian bertan, kantak nondik datozen, zergatik aukeratu dituen, eta bertan agertzen diren pertsonaia batzuk azaleratuko ditu.

Estanga Lekunberrin bizi da, eta bertsolaria izateaz gain Magisteritza musikalean diplomatua da Nafarroako Unibertsitate publikoan. Jendaurreko bertsogintzan 1991n hasi zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button