MUSIKA

Donostiako rap topaketa egingo da Guardetxean

Urban 13 kolektiboak Donostiako rapzaleen topaketa ondu du ostiralean, Guardetxean, 19:00etatik aurrera, Urban 13 Festa izenburupean.

Antolatzaileen esanetan, “goazen urte hau behar den bezala agurtzera. Gros, Altza, Intxaurrondo, Egia eta Amarako rap-az gozatzera. Hau bai egia dela! Urban 13 kolektibo artistiko eta kulturala da, arlo artistiko anitzak jorratzen dituena belaunaldi, genero eta kultura ezberdinen artean”.

Agertokian, hauexek izango dira: Los Warros, SNKT, Bunker 13, Solfeo de Calle, Iker, Parásitos, Lurpeko Ikara eta A la Vuelta de la Esquina.

Informazio gehiago kolektibo antolatzailearen Facebook profilean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button