LITERATURA

Xabier Lete Nazioarteko Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete Nazioarteko V. Poesia Sarirako deialdia egin du, helburu argi batekin: “Xede orokor horren barruan bereziki lortu nahi da Gipuzkoan erreferente izan diren sortzaileen oroimena denboran zehar gordetzea, eta, era berean, jendeak sormen lanak egiten jarrai dezan sustatzea, horretarako, sortzaile berriei behar duten laguntza emanda”. Hala, bertako departamentuaren bidez, hainbat lehiaketa eta sariketa antolatzen dira, horien artean, Xabier Lete poetaren omenezkoa (1944-2010), nazioartekoa eta bi urtean behin egiten dena.

Hortaz, lehiaketa horretan interesa baduzue, adi honi: Lanaren 5 ale aurkeztu beharko dira, DIN A4 formatuan, ordenagailuz idatzita, orriaren alde bakarrean inprimatuta, eta ondoren grapatuta edo koadernatuta. Espazio bikoitza izan beharko du testuak. Horrekin batera kartazal itxi bat atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena duela. Barruan honako datu eta dokumentuak sartu beharko dira: egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edo pasaportearen fotokopia, eta ohar bio-bibliografiko laburra. Bost aleak eta kartazal itxia, beste kartazal batean sartuko dira, eta kanpoaldean honakoa jarri beharko du nahitaez: Xabier Lete Nazioarteko V. Poesia Saria 2019.
Helbide honetara bidaliko da dena: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia. Epaimahaiaren ebazpena 2020ko martxoan emango da eta irabazleak 12.000 euroko diru-saria eskuratuko du.

Aurten lanak aurkezteko epea abenduaren 5ean bukatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu