LITERATURA

Xabier Lete Nazioarteko IV. Poesia Saria

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Lanak aurkezteko epea abenduaren 15 arte izango da, eta sari bakarra egongo da, 12.000 euro.

Lanak euskaraz, originalak, argitaratu gabeak, eta gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 500 lerro izan beharko dute gutxienez.

Lanaren 5 ale aurkeztu behar dira, grapatuta edo behar bezala koadernatuta, eta kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena jarriko da. Barruan honako datu eta dokumentuak: egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NA edo pasaportearen fotokopia, eta ohar bio-bibliografiko laburra.
Lanak, helbide honetara bidaliko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button