LITERATURA

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria atondu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, euskaraz idatzitako lan originalak eta argitaratu gabeak (nahi beste) aurkeztuta. Lanak aurkezteko epea 2011ko irailaren 15era arte izango da. Sari bakarra izango da, 10.000 eurokoa.

Lanak gai librekoak izango dira eta 800 lerro izan beharko dute gutxienez. Grapatuta edo behar bezala koadernatuta aurkeztu beharko dira, lau kopiatan, DIN-A4 formatuan, idazmakinaz edo ordenagailuan idatzita, espazio bikoitzean eta alde batetik bakarrik. Lanetan izenburua eta egilearen ezizena aurkeztu beharko dira.

Lanarekin batera kartazal bat bidali beharko da, kanpoko aldean lanaren izena eta egilearen ezizena duela. Barruan, egilearen datu pertsonalak adierazi beharko dira. Ez dira onartuko posta elektronikoz bidalitako lanak.

Obrak aurkezteko epea 2011ko irailaren 15era arte izango da. Lanak helbide honetara zuzendu beharko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira.

Sariari buruzko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button