LITERATURA

Xabier Gantzarainen “Zuloa”, Donostiako Literartur solasaldian

Irailaren 11n Udal liburutegi nagusian literatura irakurketa eta ondorengo euskarazko solasaldi saioa izango dute gozagarri literatura zaleek.

Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) idazlearen Zuloa liburua ardatz hartuta,  Iñigo Aranbarri idazlea jardungo da dinamizatzaile lanetan.

Tene Mujika bekaren laguntzarekin idatzitako saiakera,  paradoxa baten gogoeta polit bat da, non iraganak irautera egiten duen. “Narrazio batean sartzen dugu iragana, zentzu bat ematen diogu orainetik, zentzu bat ematen diogu oraindik; ondo asko dakigunean, iragan baten hondarrak garela”,  azaltzen du idazleak.

23 saio laburrez osatzen den liburu honetan, narrazio bakoitza artelan batetik abiatzen da, idazleak bizitzarekin lotzen dituenak, memoriaren zulo beltzarekin, alegia. “Ez da artearen historia bat, ez da historia liburu bat ere: memoria ariketa bat da funtsean. Memoria guztiak bezala tranpatia, kapritxosoa, obsesiboa, irrazionala, desegituratua, zatika emana, eta hala ere absolutua, Artelanak izan ohi diren moduan”, argitu du Gantzarainek saiakeraren inguruan.

Alderdi Eder Parkean kokatuta dagoen udaltegian, 19:30ean izango da zita, doako sarrerarekin, edukiera bete arte.

Informazio guztia Donostia Kultura web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button