BERTSOTAN

Xabier Enbeita onena Bermeon eta Jone Uria Uribe-kostako finalean

Jon Arano, Xabier Enbeita, Aitor Beitia, Ander Elortegi, Iker Belaustegi eta Julen Erezuma bildu ziren Bermeon Josu Goikoetxearen aginduetara. Aurrean, 130 lagun inguru batu ziren Bermeoko Kafe Antzokian Busturialdeko txapelketako finalaren harira. Xabier Enbeitak jantzi du bigarrenez txapela, Abel Muniategi bertsolari eta bertsozalearen ezagunaren eskutik.
Xabier Enbeitaren atzetik Ander Elortegi sartu zen. Xabier Enbeita txapeldunak zuzenean lortu du Bizkaiko Txapelketarako txartela, eta Ander Elortegi zein Ikar Belaustegik ere bai.

Uribe-kostako I. Bertsolari Txapelketan Arrate Illaro, Jone Uria, Aitzol De Castro, Itxaso Paia, Ekaitz larrazabal Katxo eta Joanes Igeregi aritu ziren. Xabier Paya izan zen aurkezlea.
100 lagun inguru batu ziren Algortako Villamonte Kultur Etxean Uribe-Kostako lehenengo txapelketako finalaren harira. Jone Uria jantzi du txapela, Trino Azkoitia Algortako Bertsolari Eskolako lehendakariaren eskutik.
Jone Uriaren atzetik, Itxaso Paia sailkatu zen.
Jone Uria txapeldunak zuzenean lortu du Bizkaiko Txapelketarako txartela, eta beste denek gainontzeko eskualdeetako puntuazioaren zain egon beharko dute.

Bizkaiko Txapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button