MUSIKA

Xabi Bandiniren kontzertua gaur, “Doka T’artea” ekimenean

Eraso egin digun pandemiarengatik Doka antzokiak bere ateak itxiak ditu, eta ezin izango dira egin zaleek behar dituzten kontzertuak eta saioak, baina bere programazioarekin aurrera jarraitu nahi du, eta horretarako zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak eskaintzen ari da online Hamaika telebista katearekin elkarlanean.

Oholtza birtualean kontzertu eta bertso saio batzuk ikusi ahal izan dira. Gaur, maiatzak 22, Xabi Bandiniren kontzertua izango da, 19:00etan hasita.

Joan den hilean, Xabi Bandinik Zalantza eta Egia singlea argitaratu zuen bideoklip batekin batera. Patreon plataformaren bitartez grabatu eta editatzeko laguntza ekonomikoa ematen ari diren jarraitzaileen bultzadaren bidez lortu zuen hura plazaratzea.
Bideoklipa Bandiniren etxean bertan grabatu du artistak. Bertatik ari da, konfinamendu garai hauetan Etxetik etiketapean, bideo, kanta berri zein zuzenekoak eskaintzen bere plataforma eta sare sozialetan.
Pello Reparaz ekoizpen lanetan eta Paxkal Etxepare grabazio lanetan egon dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button