MUSIKA

Xabi Bandinik “Zalantza eta Egia” singlea argitaratu du

Xabi Bandinik Zalantza eta Egia singlea argitaratu du bideoklip batekin, Patreon plataformaren bitartez grabatu eta editatzeko laguntza ekonomikoa ematen ari diren jarraitzaileen bultzadaren bidez lortu dena.

Beraien lehengo singlearen ondoren, Bizipiztiak, bideoklip honekin bere jarraitzaileei eskertu ez ezik, Biba! diskoan parte hartu dutenei zabaldu ere egin nahi die. Pello Reparaz ekoizpen lanetan edo eta Paxkal Etxepare grabazio lanetan egon dira.
Bideoklipa Bandiniren etxean bertan grabatu du artistak. Bertatik ari da, konfinamendu garai hauetan Etxetik etiketapean, bideo, kanta berri zein zuzenekoak eskaintzen bere plataforma eta sare sozialetan.

Bideoklip berria, hemen ikusi ahal duzue.

Beste aldetik, aurreko informazioa luzatu digun Deepsoda Management-ek azaldu digu Xatiro bilbotar raperoak bideosingela atera duela: Joko bat. “Dance eta funky erritmoaz, hitz jokoak, errima zorrotzak eta hain nabarmenak diren autoreen erreferentziaz josita dagoen abestia dugu hori. Bideoaren aldetik, esan beharra dago, konfinamenduan Xatirok berak egindako animazio lan bat dela”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button