BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketaren finala prest

Garaiak arraroak badira ere bertsogintzak aurrera egin nahi du, eta horrexegatik, Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea Artibai taldeek Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketaren finala jokatuko dute abenduaren 2an, Bilboko BBK Salan, 18:00etatik aurrera.

Guztira 48 bertsolari gaztek parte hartu dute sailkapen probetan. Sariketa martxoan hasi zen eta lau sailkapen-saio jokatu ziren: Barakaldon (martxoaren 3an), Igorren (martxoaren 4an), Mungian (martxoaren 9an) eta Markina-Xemeinen (martxoaren 11an).
Gero, pandemiaren eraginez, sariketa bertan behera laga zen. Gaur egun ostera, alarma sanitarioaren bilakaera ikusirik, finalaurrekorik ez, baina finala jokatuko da Bilbon finalaurrekoetan sailkatutako lau taldeen artean.

Eskualde bakoitzeko bertsolariak bi multzotan banatu ohi dira eta, kasu honetan, 18 eta 25 urte bitartekoek kantatuko dute Bilboko finalean eta 18 urtetik beherakoek bideo bidez helaraziko dituzte haien bertsoak.

Txapelketan parte hartu duten guztiek oparia jasoko dute eta, finalistek, opariaz gain, garaikurra ere jasoko dute. Gainera, epaimahaiak sari berezia emango dio kantaera onena erabiltzen duenari.

Ekitaldirako sarrera doakoa da baina gonbidapena eskatu behar da www.bertsozale.eus  atarian, aforoa mugatua delako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button