BERTSOTAN

X. Abra bertso-sariketa

Jon Sarasua, Jesus Mari Irazu, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Estitxu Arozena pasatu ziren lehenengo urteetan Abra Jaialdiaren oholtzatik. Hasiera batean udaberriko bertso-jaialdia izan bazen ere, 2002an sariketa bihurtu zuten. Geroztik, Nerea Elustondo, Jon Martin, Xabier Paia, Ohiana Bartra, Maddalen Arzallus edota Jone Uriak bete dute sariko txapeldunen zerrenda.

Euskal Herri osoko bertsolari gazteekin gauzatzen dute kartela (19-22 urte bitartekoak izaten dira beti) eta honezkero, 60tik gora bertsolari gazte pasatu dira sariaren taulatik.
Jaialdi honetan parte hartuko duten bertsolariak Imanol Uria (Bizkaia), Eneko Arrate (Bizkaia), Ainhoa Comas (Araba), Ainhoa Mujika (Gipuzkoa), Asier Azpiroz (Gipuzkoa) eta Iñaki Aleman (Nafarroa) izango dira eta epaileak, Asier Ibaibarriaga, Martin Aramendi, Iñaki Aurrekoetxea, Patxi Larretxea.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button