Nontzeberri

Wrekmeister Harmonies estatubatuarrek atmosfera itzaltsuak sortuko dituzte Dabadaban

AEBetako Chicago hiriko J.R. Robinson musikari estatubatuar ipurterrearen proiektu pertsonalena da Wrekmeister Harmonies, zeinak gaur, Donostiako Dabadaba aretoan joko duen, 20:30etik aurrera. Robinsonekin batera, talde handi bat izango da, hainbat musikarirekin osatua, tartean, Godspeed You! Black Emperor bandan aritutako hiru kide.

Robinsonek metal eta ambient estiloen elementuak eta mantra errepikakorrak uztartzen ditu Wrekmeister Harmonies egitasmoan. Tarteka, gainera, doinu intimo eta ilunak ere jorratzen ditu, Nick Caveren erara. Taldeak hainbat lan argitaratu ditu; azkena, The Alone Rush, iaz plazaratutakoa.

Dabadabaren arabera, “atmosfera musikalekin esperimentatzen dute, drone, post-orck eta metalaren artekoa. Alone The Rush taldearen proposamen intimistena da, bere esentzia iluna eta doinuen aberastasun aberastasuna baztertu gabe”.

Robinsonek berak (ahotsa eta gitarra) eta Esther Shaw-k (teklatuak, pianoa, biolina eta ahotsa) osatzen dute taldearen muina. Horiei, hainbat taldetako musikariak gehitzen zaizkie, tartean, Godspeed You! Black Emperor bandako musikariak.

Amaitzeko, Robinson munduko underground eszenako makina bat musikarirekin aritu da elkarlanean; tartean, Alexander Hacke, Einstürzende Neubauten; David Yow, The Jesus Lizard eta Chris Brokaw, Codeine.

Exit mobile version