BESTELAKOAK

World Press Photo Argazki erakusketak ateak zabaduko ditu Gasteizen

Bihar zabalduko ditu ateak Gasteizko Montehermoso Kulturgunean World Press Photo 2018 erakusketak. Bertan, nazioarteko prentsa-argazkilaritza arloko lehiaketa prestigiotsuan irabazleak izan diren argazkiak jasotzen dira.

Nazioarte mailako 125 herrialdetako agentzia onenen eta  4.548 kazetari gailenenen 73.044 argazkiren artetik, 137 argazki  onenak aukeratu dira World Press Photo 2018 erakusketan, Montehermosoko Kulturgunean ikus daitezkeenak.

Udaberrian Bartzelonan egon ondoren, udazkenarekin batera urtero Gasteizen antolatzen den erakusketa da, eta azaroaren 19ra bitartean bisitatu ahalko da Montehermoso Kulturgunean.

Erakusketak iraun bitartean gainera, bisita gidatuak ondu dira bai publiko zabalarentzat eta baita hezkuntza jarduera gisara ere, ikastetxeentzat. Bisita horiek aukera paregabea eskaintzen dute lehiaketaren helburuak eta argazkien xehetasunak ezagutzeko. Bisitak doakoak diren arren, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da.

Informazio gehiago eta izena ematea: https://montehermoso.net/pagina.php?id_p=2308&m1=&m2=&i=eus&temp=_temp

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button