LITERATURA

World Poetry Movement 2011

Bilbao Poesia Asteak eta Kirmen Uribek atxikimendua erakutsi diote Munduko Poesia Mugimenduaren Deklarazioari (World Poetry Movement). Adierazpen hori ospatzeko Kirmen Uribek eta Bilbao Poesia Asteak aldi bereko irakurketak egingo dituzte larunbatean, hilak 24, Bilboko zenbait tokitan 12:00etatik 13:00etara bitarte. Orotara, bost puntutan egingo dira aipaturiko irakurketa poetikoak: Berastegi kalean, Erriberako, Zabalguneko, Deustuko eta Abandoko merkatuetan.

Ekimenak Medellinen du bere jatorria. Izan ere, duela hilabete batzuk Kirmen Uribek bertako jardunaldi batzuetan parte hartu zuen. Topaketa poetiko horietan nazioarteko 37 jaialditako zuzendariak bildu ziren eta hortik sortu zen Munduko Mugimendu Poetikoa.

Hortik etorri da, hain zuzen ere, hilaren 24an munduko 350 hiritan egingo den ekimena. “Munduko Mugimendu Poetikoak bere kide guztiei, olerkariei eta poesiako nazioarteko jaialdiei dei egiten die ekintza poetikoak eta aldi bereko olerkien irakurraldiak planifikatzeko, garatzeko eta horien zabalkundea egiteko mundu zabalean 2011ko irailaren 24an, gu geu antolatzeko prozesua indartzeko eta Lurreko ehunka hiri eta herrixkatan munduko energia poetikoaren egundoko agerraldia egiteko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button