IKUS-ENTZUN

Woody Allenen “Zelig” proiektatuko du FASek

Bilboko FAS zineklubak Woody Allen zinegileak 1983ean filmatutako Zelig pelikula ezaguna aurkeztuko du, gaur, urtarrilak 13, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Film horrekin batera, Iñaki Raynak eta Lander Otaolak zuzendutako Preguntador film laburra ere proiektatuko da, KORTeN!fas lan laburren zinemaldiaren baitan. Otaolak berak aurkeztuko du emanaldia. FASen arabera, “(Preguntador) munduko galdera guztien erantzuna bilatzea beste desiorik ez duen gizon baten istorio misteriotsua da”.

Woddy Allenen Zelig maisulana, berriz, zuri-beltzean eginiko dokumental faltsua da. Zelig gizaki anonimoa da, baina hainbat pertsonaia ospetsu eta gertaera historiko garrantzitsu ezagutuko ditu, bere kameleoi-gaitasuna tarteko.”Baztertua ez izatearren, Moby Dick irakurri duela gezurra esaten duen egunean hasten da bere istorioa. Harrez gero, onartua sentitzeko daukan beharrak ondoan dituen pertsonen itxura hartzera bultzatuko du, eta horrek berehala komunikabideetako fenomeno bihurtuko du”.

“The Kite Runner”, Donostian

Bestalde, Donostiako Lugaritz kultur etxean, gaur, The Kite Runner (Marc Forster, 2007, AEB) emango dute, 18:00etan. Khaled Hosseini idazlearen eleberrian oinarritua, Afganistanera itzuliko den Amir, bere lagun minaren semea erreskatatzeko, izan ere, herrialde talibanen agindupean dago. Horrekin batera, herrialdetik ihes egin baino lehen utzitako arazo guztiak konpondu nahi izango ditu.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button