MUSIKA

The Intelligence taldeak Bilbon eta Donostian joko du

AEBetako The Intelligence bandak Bilboko Azkena aretoan joko du, gaur, Munlet bikote gipuzkoarrarekin, 21:00etatik aurrera. Bihar, berriz, Donostiako Dabadaba lokalean izango da, Ryley Walker estatubatuarrekin, 21:30ean.

The A Frames taldean aritutako Lars Finberg musikariak zuzentzen du Intelligence, 12 sokako gitarra elektrikoarekin. Orain arte makina bat disko argitaratu dituzte, gehienak AEBetako In The Red diskoetxe underground baina prestigiotsuren bidez. 2012an argitaratu dute euren azken lana, Everybody’s Got It Easy But Me, eta ohi den bezala The Fall, Wire, Urinals edo Magazine punk talde heterodoxoen oihartzunak entzuten dira: kirioak dantzan jartzeko moduko erritmo angeluarrak.

Oraintsu, 2004an plazaratutako Boredom & Terror lehenbiziko diskoa ere berrargitaratu du In The Red diskoetxeak, edizio berezian (disko bikoitza).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button