IKUS-ENTZUN

Woody Allen zuzendari buruzko zinema zikloa, Iruñean

Woody Allen zuzendari amerikarrari eskainitako zinema zikloa antolatu da Iruñeko Kondestableko aretoan. Zikloa, Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da; horren bidez hainbat ziklo eta film proiektatuko dira Kondestableko aretoan.

Abenduaren 28ra bitartean, zortzi film emango dituzte guztira.  Dagoeneko Alas Sobre Broadway (1994) eman dute eta hurrengoa, datorren azaroaren 9an, 19:30ean emango da:  Poderosa Afrodita (Mighty Aphrodite, 1995). Komedia honetan, egungo egoerak antzinako Greziako egoerekin nahasten dira New Yorken gertatzen den istorioan: Galerista batek (Helena Bonham Carter) bere senarra (Woody Allen) konbentzitu du, haur bat adoptatzeko. Senarrak, haurraren adimenez harrituta, jakin nahi du ama biologikoak ere talentua duen, eta  beraz, haren bila dabil. Topatzea lortzen duenean, oso argi gutxi dituen prostituta bat da, eta aktore izan nahi du.

Datozen egunetan, emango dituzten filmak honakook dituzue: Azaroaren 16an, Todos Dicen I Love You (1996); Azaroaren 23an, Desmontando A Harry (1997); Abenduaren 7an, Celebrity (1998); Abenduaren 14an, Acordes y Desacuerdos (1999); Abenduaren 21ean, Granujas De Medio Pelo (2000), eta abenduaren 28an, azkenik, La Maldición del Escorpión de Jade (2001). Proiekzio guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu