MUSIKA

Badator Ttan Ttakun irratiaren urteroko festa

Urtarrilak 16an Ttan Ttakun irratiaren urteroko festa izango da, 23:00etatik 06:00 bitartean, Egia Kulturetxeko Gazteszena aretoan.

Aurten ahalegin berezia egin dute antolatzaileek eta kartel txukuna osatu dute.
Bi areto izango dira: areto handian (Gazteszena) kontzertuak programatu dira, bertan Lagartija Nick, The Limboos, U.K. Bill, Superdozer eta Disco Bambinos taldeak bilduko dira soinurik potenteenak haizatzeko prest.
Areto txikian DJ eta Performance-ak antolatu dira makina bat musikazaleekin.
Gainera zuzeneko irratsaioa bertatik emitituko dituzte, eta hori guztia 5 euroren truke! 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button