IKUS-ENTZUN

Woody Allen-en 90. hamarkadako filmen ziklo bat, BilbaoArten

Azaroaren 8ra arte, Woody Allen-en 90. hamarkadako filmen ziklo bat eskainiko da BilbaoArteko Art House Zineman. Zikloa iraileana baitu bazen ere, azarora bitartean makina bat film pantailaratuko dituzte.

BilbaoArteren arabera, “hamarkada hori garairik oparoena eta, era berean, okerrena izan zen Brooklyn-eko zinemagilearentzat. Allenentzat, alor pertsonalean, aro bereziki gogorra izan zen, baina, dudarik gabe, zinematografikoki emankorra eta interesgarria”.

Zinema zuzendariaren moldeak definitzerako orduan esan daiteke, “Allenen zinema thriller, komedia, musikala, dokumentala, zinema-historikoa, melodrama, goi-komedia, parodia zein greziar antzerkiaz hornitu da, besteak beste, baina betiere obra bakoitzean bere esentziaren isla pertsonalaz baliatu da. Agerikoa da ez dagoela ezer antzekoagorik Woody Allenen pelikulak hain artean duten antzekotasuna baino, ez dago bera bezain zuzendari aldakorragorik, bere erregistro eta lankera hainbeste aldatu dituenik”.

Aste honetan, urriaren 11n, 19:00etan, Melanie Griffith, Winona Ryder, Leonardo DiCaprio, Charlize Theron eta Joe Mantegna aktoreen parte-hartzearekin grabatu zuen Celebrity filma ikusteko parada egongo da. Sinopsia honakoa duzue: “Bere berrogei urtetan, Lee Simon-ek bere bizitzari onura atera ez diola uste du. Bidaietako eta ikuskizun munduko pertsonaiez baliaturiko elkarrizketako artikuluak idazten ditu, baina bere ospea handituko duen eleberri edo gidoi zinematografiko bat argitaratzearekin amesten du. Arazoa hau da, bere dibortzioaren ostean friboloegia eta azalekoa den giro batean murgildu dela.”

Datozen asteetan, Sweet and Lowdown (urriak 18), Small time Crooks (urriak 25), eta The Curse of the Jade Scorpion (azaroak 8) filmak ikusteko abagunea izango da.

Ordutegia eta bestelako datuak: BilbaoArte

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu