MUSIKA

Wire musika taldeari omenaldi artistikoa egiten dion erakusketa

Gaur abiatuko da BilbaoArten Wire 154 Booktegik antolatutako talde erakusketa. Maiatzaren 23ra bitartean Wire musika taldeari omenaldia egiten dion erakusketa kolektiboa ikusgai izango da. Bertan, 154 izeneko diskoaren 13 abestiak interpretatzen dituzten 13 artisten lanak bildu dira. Parte hartzen duten artistak honakoak dira: Elssie Ansareo, Alberto Albor, Oier Ituarte, Iga, Andrew Gangoiti, Isma Iglesias, Travis Flint, Juana Garcia-Pozuelo, Jorge Rubio, Carlos Garcia, Daniel Oppenheimer, David Civico eta Ramon Zabalegi.

Talde eta lan haren zertzeladak hemen dituzue: “1979an, Ingalaterrako Wire taldeak rock albumik iraultzaileenetako bat plazaratu zuen: 154. Diskoak taldekideen interes anitzak eta, aldi berean, batasuna islatu zituen, eta kritika askoren arabera, urte bereko Lodgerrek (David Bowiek Berlinen grabatu zuen azken albumak) 154ri inbidia izatekoa bezalakoa zen, Wirena Bowierena baino handiagoa eta aberatsagoa baitzen. Baina, askotan gertatzen den bezala, 154k merezi zuen arrakasta ez zuen izan. Gaur egun taldeak jarraitzen du disko berriak grabatzen eta kontzertuak ematen; jarraitzaile amorratuak baditu, baina musikazale askok ez dute Wiren musika ezagutzen. Gure ustez, disko honek entzule gehiago izatea merezi ditu, eta, aldi berean, entzule horiek diskoko abestiak ezagutzea merezi dute.
154 izenburuak ordura arte taldeak egin zuen kontzertu-kopurua adierazten du. Artistak eta kontzeptuzaleak dira taldeko musikariak. Izan ere, 13 abestien indarra eutsi ezinezkoa da. Uste dugu abesti bakoitzak interpretazio bisuala merezi duela, artista bakoitzak abestion letrak eta musika abiapuntutzat hartuta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu