MUSIKA

Willis Drummonden lan berria Burke Reis ari da nahasten

Willis Drummond taldearen lan berria Torontoko (Kanada) Bronco estudioan dago. Bertan, besteak beste, The Drones, the Mess Hall eta Liam Finn taldeekin lan egin duen Burke Reis ari da diskoa nahasten. Diskoa urtea amaitu baino lehen kaleratuko du Iparraldeko laukoteak Bidehuts plataformaren bitartez.

Iragan urteko martxoan plazaratu duen Willis Drummondek Istanteak izeneko azken lana. 2008. urtean, berriz, estreinako lan homonimoa argitaratu zuen eta bi horien bitartean zuzeneko grabazio bat ere bada. Hiru lan horien aurretik, grabazio zaharrak biltzen zituen Anthology bilduma kaleratu zuen laukoteak.

Oraingoan, atzerria jo dute euren hurrengo lana nahastera, Burke Reis ekoizlearengana, hain zuzen ere. Lan berri hori Durangoko Liburu eta Disko Azokan izango da. Artean, taldeak  kontzertuak egingo ditu: irailaren 28an Orion, urriaren 7an Andoainen, Kilometroak jaian, eta azaroaren 10ean, Barakaldoko Becatu jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button