Nontzeberri

Willis Drummondek lan berria plazaratuko du eta Anari Berlinen izango da

Willis Drummond taldeak Istanteak izenburuko disko berria argitaratuko du martxoaren 4an. Iparraldeko laukoteak lan berriko Begi erreak kantua jarri du dagoeneko entzungai euren myspace webgunean. Diskoaren kaleratzearen egun berean, aurkezpen kontzertua egingo dute Heletako Itsasoan.

Bestalde, Anari musikari azkoitiarrak Berlingo Euskal Etxean joko du martxoaren 5ean Korrikaren 17. edizioaren harira, bertan abiatu duten egitarauaren baitan. Emanaldiaren ondoren, Lucha Amada disko jartzailearen txanda izango da.

Horrez gain, apirilaren 9an Berlingo euskaldunek Korrika Eguna ospatuko dute eta hiriko kaleetan barrena korrika txiki bat garatuko dute. Ondoren afaria egingo dute eta euskal etxeko kideek dantza erakustaldia eskainiko dute. Irteera Brandenburgoko Ate ezagunetik izango da, arratsaldeko ordu bietan.

Nontzeberri

Exit mobile version