MUSIKA

Willis Drummond taldearen “Zugzwang Tour”, Bilboko Kafe Antzokian

Zugzwang izeneko lana da Willis Drummond taldearen 6. estudioko diskoa, hemendik aurrera makina bat tokitan haizatuko duena. Lan hori, Tabula Rasa Records & Like Litteraly-k argitaratua izan zen, 2019ko azaroaren 08an.

Hil honetan bi hitzordu dituzue Euskal Herrian. Gaur berton, urtarrilak 17 Bilboko Kafe Antzokian izango dira Pelax taldearekin batera. Horren ostean, urtarrilaren 31n, Biarritzen izango dira. Gero geroakoak, izan ere tour luze bati ekingo dio taldeak, Japon, Australia, Europa eta Tahitik pasatuz.

Hona hemn taldearen hitzak: “Azkenean iritsi da momentua… Zugzwang Tour bira hastear da! Imajinatuko duzue noski biziki kontent girela Japoniara itzultzea, edota Australiara eta Tahitira joatea lehen aldikotz. Baina horrek bezain bat pozten gaitu disko berri hori Euskal Herrian aurkezteak. Bira ostiral huntan hasiko da Bilboko kafe antzokian, eta bi asteren buruan Biarritzeko Atabalan izanen gira, kaleratze hori ospatzen. Bi kontzertu hauentzat gainera, Pelax taldea izanen dugu bide lagun, haien Abde disko berri eta txalotua aurkezten ere. Eta Biarritzen gainera, zinezko besta izan dadila, DJ Elvis Caino gurekin izanen dugu ere, dantza eta oihu egin dezagun kontzertuak aintzin, artean, eta ondotik.
Hori eta gero beraz, joanen gira gure diska eta gure hizkuntza etxetik urrun aurkeztera, beraz, espero dugu zuen ikustea aurkezpen kontzertu hauetan, ala, bistan da, munduaren beste puntan!”

Datu guztiak, taldearen webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button