ARTEA

Willie Doherty artista irlandarrak bideo instalazioa paratu du Iruñean

Unfinished 2010 bi kanaleko bideo instalazioa da. Kamarak bi biltokiko barruak aztertzen ditu sekuentzia baten bitartez, fokatze geldo eta irudi estatikoekin. Guzti horri grabazioa bat gehitzen zaio, non antzeko espazio batean bahitzen duten gizon anonimoaren lazgarria kontatzen den. Narratiba zatikatu eta banatu egiten da bi bideo sekuentzietan, barruen ikuste beldurgarriak eta gizonaren esperientzia ikaragarria txandakatuz.

Bi gertaera horien arteko zuloak ziurgabetasuna eta duda eragiten ditu ikusleak ikusi eta entzuten duenarengan.

Willie Doherty Ipar Irlandako Derry hirian jai ozen 1959 urtean. Bertan bizi eta lan egiten du. 2006 urtean Mexiko DFko Laboratorio de Arte Alamedak eskatuta obra bat egin zuen, eta 2007an Ipar Irlanda ordezkatu zuen Veneziako Bienalean. Harrezkeroztik, hainbat erakusketa indibidual egin du mundu osoan, hala nola, Municheko Stadtische Galerie im Lenbachhaus und Kunstbau, Hamburger Kunstverein; Dallas Museum of Art, eta Torontoko Prefix Institute of Contemporary Art. Aurten, bideo instalazio berri bat erakutsi du Murcian egin ohi den Manifesta 8 ekimenean.

Moises Perez De Albeniz galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button