BESTELAKOAK

Euskal Herria XIX. mendean, Feillet ahizpen eskutik

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan Hélène & Blanche Feillet: XIX. mendeko Euskal Herriko pinturaren aitzindariak izenburuko erakusketa dago ikusgai, irailaren 4ra arte; Baionako Euskal Museoarekin lankidetzan ondu dute.

Hélène eta Blanche Feillet Parisen jaio ziren, baina 1934an, Baionan finkatu, eta Euskal Herria euren jardun artistikoaren gai nagusi bihurtu zen.

Blanche, 1844an, Charles Hennebutte editorearekin ezkondu zen, eta bi ahizpek hainbat ilustrazio egin zituzten editorearen proiektuetarako, bereziki, Euskal Herriko turismoa sustatzea xede zuten lanetarako. Argitalpen horiek Euskal Herriko paisaia eta ohiturak biltzen zituzten.

Bada, Ormaiztegiko erakusketan, bi ahizpek egindako litografiak ikus daitezke, bai eta litografia horiek egiteko aurretik burutako marrazki eta zirriborroak. Betiere, Euskal Herrira egindako irteeretan jasoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button