LITERATURA

“William Shakespeare-sonetoak. Zeru horren infernuak”

Gaur, urtarrilaren 30ean, 11:00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, William Shakespeare-sonetoak. Zeru horren infernuak liburu eta diskoaren aurkezpen-ekitaldia izan da.

Bertan, Jon Zarate, UPV/EHUko Euskara arloko erretoreordea, Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia, Juan Kruz Igerabide, Mikel Laboa Katedrako zuzendaria, Juan Garzia, itzultzailea eta Joxan Goikoetxea, Aztarna argitaletxeko kidea izan dira.

Lan mardularen itzulpenak Juan Garzia adituaren eskutik etorri dira. Beste aldetik,  Koldobika Jauregi arduratu da irudiez eta diseinuaz, eta Joxan Goikoetxea musikaz, grabazioaz eta argitalpenaz.
Aztarna argitaletxeak kaleratu du proiektua, Mikel Laboa Katedrak bultzaturik.

Badok webgunean irakurri ahal izan dugunez, “Alde batetik, Juan Garzia itzultzaileak euskaraturik, Shakespeareren 154 sonetoak jasoko dituen liburua plazaratuko du Katedrak; bestetik, hainbat lagunek -tartean idazleak, aktoreak, kultur eragileak…- sonetoak errezitatu dituzte, eta Aztarna zigiluak argitaratuko duen diskoan entzun ahal izango dira. Horrez gain, sonetoetako batzuk kanta bihurtu ditu Joxan Goikoetxeak, eta haiei ahotsa jarri diete Olatz Prat, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Estitxu Pinatxo (Damba), Paco Ibañez, Petti eta Mikel Urdangarin kantariek. Azkenik, Koldobika Jauregi eskultorearen esku geratu da diskoaren alderdi plastikoa eta diseinua. 2015an diskoaren zuzeneko aurkezpenak egingo dituzte”.

Informazio osagarria Aztarna argitaletxean duzue, luze eta zabal.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu