ARTEA

Sistema-finantzazioari buruzko gogoeta, Iruñean

Alfredo Zubiaur (Iruñea, 1980) artistak A hidden ecological economy erakusketa paratu du, Iruñeko Bolborategian, martxoaren 19ra arte.

Erakusketa bitxi honetan, sistema-finantzazioari buruzko gogoeta kritikoa eta kulturala haizatu du egileak. Horretarako, artista nafarrak diruaren landarea (Plectranthus verticillatus) erabili du.

Guztira, 50 landare inguru erabili ditu Zubiaurrek; landare horiek aurretik egin zuen landare ekonomizatuak izenburuko esperimentuan erabilitakoak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button